XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gipuzko-Buru-BatzarraOarra.
- Azkenengo egunetan izparringi ontan azaldu dan bezela, Zumarraga'ko Batzokian, goizeko amarretan, Gipuzkoa'ko Erki-Batzar-Nagusia bilduko da, illaren 10'ean.
Billera ortan arazo asko erabilli bearko dirala-ta, Uri-Ordezkariak arren garaiz egon bitez Zumarraga'ko Batzokian.
Amarrak jotzen, ta batzarra irikiko da-ta.
Uri-Ordezkariak batzarrean sartzea nai badute,
Agiri gabe, surrerik ezin.
Oraindik Uri-Buru-Batza'rik bada, Erki-Araudiak bere 10'garren arauan dionatzaz jabetu ez danik, jakin bezate Gipuzko-Buru-Batzarra'k, arazo oneri buruz, sorrotz jokatuko duala.
Batzarrean erabilliko diran gaiak, auetxek dira: a) Igarotako urteko kontu garbiketak eta urrengorako artu-emangaiak.
b) Gipuzko-Buru-Batzarra'ren
c) Erki barrenen aritzen diran gañerako eragingaien lana.
d) Erki gaietan alderdikide ta eragingaien jokabide azterketa; agiriko egikaratan, gizarte arazoetan eta politika gaietan.
e) Urteroko asmoak.
f) Agintari auteskundea.
g) Galde erantzunak.
Lendakaria.